Viernes, 18 de Mayo de 2012
Noticias de Vitoria-Gasteiz (Áraba)
Aldundiak Quavitae Bizi Kalitatea enpresari 62400 euroko isuna ezarri
| 13 de Abril de 2010
Comenta Imprimir
Diputatuen Kontseiluak Quavitae Bizi Kalitatea enpresari 62.400 euroko isuna ezarri dio Ariznabarrako adinekoen egoitzan kontratua ez betetzeagatik.

Isuna kontratuaren ez-betetze larria zigortzeko jarri da. Hutsegiteak eta ez-betetzeak 2008ko urritik 2009ko irailera bitartean egindako 26 ikuskatzeetan aurkitu dira; izan ere, data jakin batzuetan nahitaez beteta egon behar ziren lanpostuak hutsik zeudela egiaztatu zen eta hainbat jarraibide ez ziren bete.

Zehapen espediente honetan 1.200 eurotik 6.000 eurora doazen isunak jasotzen dira, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak egindako kontrol eta ikuskatzeetan aurkitutako hutsengatik: garbiketa eskasa, ezarritako ordutegietan atzerapenak, erabiltzaileak ez artatzea eta abar.

Bigarren aldiz jarri dio zehapena Diputatuen Kontseiluak Quavitae Bizi Kalitatea enpresari, arreta desegokia emateagatik eta administrazio kontratuko hainbat baldintza larriki ez betetzeagatik. 2008ko urrian hasitako zehapen espedientearen ondorioz, Arabako Foru Aldundiak 45.000 euroko isuna jarri zion enpresa horri.

Ariznabarrako egoitzaren zerbitzu publikoaren kudeaketa zerbitzuaren esleipenduna den enpresari irekitako bi zehapen espedienteez gain, foru aldundiak hutsik dauden plazengatik eta grebaren ondorioz lan egin ez diren orduengatik ez dizkio 1,7 milioi euro ordaindu.

CASTELLANO
Últimas noticias
Europa e Iberoamérica acuerdan la estrategia de cara a la próxima Cumbre Mundial de Medio Ambiente
EL PNV presenta un plan de inversiones alternativo para la ciudad en los PGE
Danos tu opinión
Ya estoy registrado ¿No estás registrado?
Email:
Contraseña:
Olvide mi contraseña
Deja tu comentario, como anónimo
Código:
Introduce el código de la imagen:
Vitoria-Gasteiz
Datos del ayuntamiento
Alcalde/sa (Gobierno): Javier Maroto (PP)
Oposición: EAJ-PNV, PSE-EE, Bildu
Dirección: Pl. España, s/n - 01001
Teléfono: 945 161 100
Página web: www.vitoria-gasteiz.org
Datos del municipio
Población: 232.477 habitantes
Superficie: 277 km2
Distancia a la capital: 351 km
Fiestas: 28 de abril, 4-9 de agosto y 25 de octubre
De interés: Industria (fábricas de empresas multinacionales de la automoción, así como las empresas locales suministradoras de estas); servicios, centrados en el comercio; actividades administrativas
Publicidad
Actualidad de los municipios

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

    Buscador de municipios
 
Publicidad
Hemeroteca
 
 
 
No dan en el clavo Manolo

Manuel Artiñano
Tribuna Municipal © 2012
Favoritos | Quiénes Somos | Contacto | Publicidad | Aviso Legal | Política de privacidad | Diseño Dfutura